martes, 20 de abril de 2010

Lehenengo egunak ordenagailuekin klasean

Astesantua baino lehenago ordenagailuak erabiltzen hasi ginen. Egin genuen lehenengo ekintza ordenagailuak banatu eta ume bakoitzak bere izena ipintzea izan zen. Gero ordenagailu bera ikusi genuen zelako irterak eta sarrerak zituen eta teklatua aztertu genuen. Amaieran ordenagailuak batu genituen ikasleei gogoraraziz era ordenatuan hartu eta jaso behar ditugula.
Beste egun batean hartu genuen ordenagailua pizteko eta ikusteko bi sistema operatibo daudela. Bietan sartu ginen ikusteko bakoitzaren itxura eta dituen programak.
Berriro hartzeko irrikitan nago eta oso ideia ona iruditu zait umei erakustea nola aldatzen diren mahaigainak eta aukera hori ematea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario